Aritz Urra irabazle eta Iker Barandiaran bigarren Astilleroko San Jose txirrindulari proban

Bi txirrindulari lazkaotarrak esprintean gailendu ziren, 23 urtez azpiko eta elite amateurren Kantabriako lasterketan.

Aritz Urra besoak jasota, eta ezkerrean Iker Barandiaran, lazkaotarrak biak, Astilleroko San Jose Sari Nagusian, igandean. /Oskar Matxin

Lazkaoko bi txirrindularik lortu zituzten, igandean, Astilleroko (Kantabria, Espainia) 57. San Jose Sari Nagusia txirrindulari probako lehen bi postuak. Aritz Urrak (Telco.On) irabazi zuen 23 urtez azpikoen eta elite mailakoen proba. Esprintean, tropelaren buruan kokatu ziren lau ziklisten artean azkarrena izan zen Urra, Astilleroko kaleetan. Bigarren, Iker Barandiaran lazkaotarra (Laboralkutxa) sailkatu zen. 126 kilometroko etapa jokatu zuten, igande goizean.

Aritz Urra besoak jasota, eta ezkerrean Iker Barandiaran, lazkaotarrak biak, Astilleroko San Jose Sari Nagusian, igandean. /Oskar Matxin

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa