Alde zaharreko jaietan, Los Zopilotes Txirriaos eta Kontrol Norte taldeen kontzertuak
Apirilaren 14tik 16ra ospatuko da Alde Zaharra Dantzan ekimena, Ordiziako herriguneko ostalariek bultzatuta. Umeentzako tailerra, bertso poteoa, patata tortilla lehiaketa edota herri bazkaria ere izango dira.
‘Alde Zaharra Dantzan’ ekimena egingo da Ordiziako alde zaharrean, bigarren urtez, apirilaren 14tik 16ra. Alde zaharreko jaien modura herriguneko ostalariek bultzatu zuten iaz ekimena, herriko hainbat eragilerekin batera, eta aurten, 3 eguneko egitaraua aurkeztu dute. Apirilaren 15ean, Los Zopilotes Txirriaos eta Kontrol Norte taldeen kontzertuak izango dira. Egun berean, herri bazkaria egingo da. Bazkarirako tiketak Urdinen, Sugaarren, Kirkilen, Hakan, Leizean eta Amonanen daude salgai, 13 euroan.
Ordiziako ostalariek (1990 gastroteka, Amonane, Haizpe, Haka, Herriko, Ibai, Ilunpe, Kirkil Kukuarri, Leizea, Martinez, Moderno, Olano, Orlegi, Pottoka, Sugaar, Urdin), udalak, Ordizian Merkatari Elkarteak, Ordiziarrock Ekintzak, Hitzaro euskara elkarteak eta Tximista Sagardotegiak parte hartu dute antolakuntzan. Hau da ‘Alde zaharra dantzan’-eko egitaraua:
- Apirilak 14:
- 18:30. Kantazak (Ordizia kantuz)
- Apirilak 15:
- 10:30. ‘Marta’ umeentzako tailerra.
- 12:00. Erraldoiak I. Patata tortilla lehiaketa.
- 14:30. Herri bazkaria.
- 18:00. Burrunbazale txaranga.
- 20:00. Ber.eskuratu performance-a.
- 22:30. Kontrol Norte eta Los Zopilotes Txirriaos taldeen kontzertuak.
- Apirilak 16:
- 12:00. Bertso poteoa.
- 16:30. Altxorraren bila umeentzat.