Eñaut Jaka eta Igone Txintxurreta izan dira Gabirian kaleko eskaladan irabazleak
Leharrei mendi lasterketen bezperan, ostiralean jokatu zen 'street boulder' lehiaketa. 25 eskalatzailek parte hartu zuten, adin askotakoak.
Gabirian ostiralean jokatu zen kaleko eskalada edo street boulder lehiaketa. 25 eskalatzailek parte hartu zuten, adin askotakoak.
Mutiletan, Eñaut Jaka gabiriarrak irabazi zuen. Finalera hiru igaro ziren, eta desenpatea udaletxeko arku gehien nork igaro jarri zieten.
Nesketan, Igone Txintxurreta beasaindarra atera da garaile. Bi partaidek lortu zuten finalera sartzea, eta haiek ere arkupeen proba gainditu behar izan zuten.
Antolakuntzak, partaidetza oparoaz gain, eskalatzaileen adin ugaritasuna nabarmendu dute. Eguraldi aproposa izan zuten eskaladarako. Gabiriako plazan eta inguruan, harrizko hormetan jarri zizkieten gainditu beharreko bideak.