Ezkiagako obrak direla eta trafikoan aldaketak izan dira
Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, ostiralera arte iraungo du aldaketak.
Ezkiaga eremuko obrak aurrera doaz, eta trafikoan aldaketak izango dira. J.M. Iturriotz kalea Ordizia aldera, norabide bakarrekoa izango da. Aldiz, Ordiziatik datozen ibilgailuak, Ezkiaga ibilbidean, Joan XXIII.a kalea hartu beharko dute udalerriaren erdigunera iristeko.
Beasaingo Udalak komunikatu duenez, argindarraren koadroak tokiz aldatzeko lanak egiten ari dira eta horregatik, kale horretako eta Gipuzkoa plazako zubiaren bidegurutzean dauden semaforoak itzalita egongo dira, ostiralera arte. Semaforoak berriro pizten direnean, J.M. Iturriotz kalea bi norabidetakoa izatera itzuliko da.