Karobi kaleko obrak bukatu dituzte eta trafikoarentzat zabalik dago
Lur-azpiko saneamendu hoditeria ordezkatu da eta bide-segurtasun eta oinezkoen irisgarritasun baldintzak hobetu dira.
Beasaingo Karobi kaleko lanak amaitu dituzte eta trafikoarentzat zabalik dago, hala, normaltasun osoa itzuli da eremu horretara. Obra hauek, Ixabel Olano parkearen eraberritze lanei lotuta daude.
Urtarrilean hasi zituzten obrak, eta bi hilabete iraun dute. Egin diren hobekuntzei esker, Oria ibaira egiten ziren zuzeneko isurketak ekidingo dira, izan ere, saneamendu sistema jarri dute. Horrekin, euri-urak eta ur zikinak jasotze tratamendu desberdina izango dute: ur zikinak kolektorera bideratuko dira, eta ez orain arte bezala, Oria ibaira zuzenean isurtzen baitziren.
Bestalde, asfalto inprimatua ipini dute Karobi kale osoan, espaloiak eta errepidea maila berean jarriz, oinezkoen irisgarritasun baldintzak hobetzeko helburuarekin. Asfalto berriak duen erliebea dela eta, ibilgailuen abiadura mugatuko da eta ezingo dute 20 Km/orduko abiadura gainditua. viera. vier.