San Pedro jaiak aurreratuko dituzte Ezkion Tourra dela eta
Ezkio-Itsasoko Udalak jakitera eman duenez, San Pedro jaiak antolatzeaz arduratzen den taldeak festak ekainaren 16an, 17an eta 29an egitea erabaki du. San Pedro egunaren inguruan Tourra ospatuko dela eta, herritarrak bertara joango direla aurreikusita hartu dute erabakia. Erabaki puntuala dela azpimarratu du festa batzordeak eta datorren urtean, jaiak ohiko datetan egingo direla aurreratu dute.