Martxoan Bertsoako finala Botxan Magoa taldearentzat
Urretxuko Gaztetxean Martxoan Bertsoako finala jokatu zen atzo eta Botxan Magoa taldea izan da irabazle.
Urretxuko Gaztetxean Martxoan Bertsoako finala jokatu zuten atzo. Bertan, Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko bertsolariak aritu ziren lehian, mozorrotuta, giro alaiean. Lagun arteko txapelketa bat da eta giro bikaina izan dute, bai haien artean baita ikusleekin ere. Txapelketa «polita» izan dela diote. Aurtengo finalean 3 talde izan dira, eta hiru herrietako bertsolariak izan dira oholtzan. Legazpiko Bertso Olariak taldea Lierni Ugartek, Ane Belokik eta Jone Narbaizak osatzen dute; Urretxuko eta Zumarragako bertsolariez osatutako taldeak izan dira beste biak: Botxan Magoa taldea Mikel Iturriotzek, Arkaitz Aizpuruk eta Beñat Torresek, eta Bandolerok taldea Martin Sagastibeltzak, Jon Mendizabalek eta Joseba Salegik.
Lehia dibertigarri baten ondoren Botxan Magoa taldea gailendu zen, garaipena Urretxuko eta Zumarragako taldearentzat izanez.