Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Irati Alcantarilla izan da irabazle Osinalden, lehenengo partaidetzan

Gabiria
Kultura

Urruñako bertsolariak saio betea egin du Gabirian, bertsolari gazteen 51. sariketan. Aner Peritz izan da bigarren, eta bertsorik onenaren saria ere hark jaso du.

2023/04/17
Aimar Maiz

Irati Alcantarilla urruñarrak irabazi du 51. Osinalde Saria, bertsolari gazteentzat Gabirian izen bereko elkartean larunbat gauean jokatu zen sariketa. Oro har, saioa ona bazen, hein batean Alcantarillak berak eutsi zion gailurrari unerik baxuenetan ere. Nola ofiziotan, hala bakarkakoan, goi mailan aritu zen. Epaia, ezbairik gabea: bai bost epaileen puntuazioz, bai entzuleen bozketa herrikoian, irabazle Alcantarilla aukeratu zuten. Lehenengo aldiz parte hartu du.

Ordiziako Argi-Berritik, Zaldibiako Osinberdetik eta Aztiriko sarietatik sailkatutako sei bertsolari gazte jardun ziren, Alcantarillarekin batera Aner Peritz (bigarren sailkatua eta bertsorik onenaren sariduna), Unai Izagirre (hirugarren partaidetza zuenez, Osinaldetik agurtu da), Oihana Arana, Lander Arizmendi ordiziarra (goierritar bakarra) eta Xabat Illarregi. Maila ona denek eman zuten, ohi bezala bertso egarriz gainezka zegoen Osinalde elkartearen giro berezian.

Ane Etxezarreta olaberritarrak aurkeztu zuen saioa. Epaimahaian Martin Aramendi, Asier Iriondo, Aratz Igartzabal, Amaia Lartzabal eta Eresti Oiarbide jardun ziren. Afaritan 125 lagun eseri ziren mahaian, eta sorta bat gehiago sartu zen gero saioa entzutera. Bozgorailurik gabe kantatu zuten bertsolariek, bertso bukaerak eta aurreikus zitezkeen errimak jendeak kantuan lagunduta. Pentsatze uneetan, zirkinik ere ez zen entzuten, ordea. Errifaren zozketan,  honako zenbakiak atera dira saridun: 1. saria 1287, 2. saria 261 eta 3. saria 458 zenbakiak.

Hasierako agurren ondotik, bina punturi erantzunez sartu behar izan zuten jokoan. Ondo, oro har. Zortziko handiko ofiziotako ariketa ere irristadarik gabe gainditu zuten; behera egin zuen zertxobait zortziko txikiko ofizioan. Baina Aranaren eta Alcantarillaren arteko saioak berotu zuen atzera elkartea, parkean goxo-goxo bikotekidearekin dagoen Oihanaren une onena Irati udal langileak haizagailuarekin eten zueneko gaiarekin. 

Atsedenaldiaren aurretik, bakarkako lanetan sakonetik jo zuten denek. Gehienez hamarreko neurrian egin zezaketen, eta hamarreko nagusia aukeratu zuten guztiek.

Kartzelakoan –nahiz ganbara kontzeptua zabaldu den, Osinalden oraindik kartzela erabili dute– ere binaka jardun ziren. Hitz bat emanda bertsoa osatzea zuten lehen ariketa. ‘Zaindu’ batarentzat, ‘busti’ bestearentzat. Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso osatzeko gaiak jokoa eman zuen. Ezkonduta 50 urte damaran bikoteak, ustez elkarri dena kontatzen dion arren, psikologoaren kontsultako atean egin du topo.

Aner Peritzek arrazoi sakonak eta irudi distiratsuak erabili zituen, Oihana Aranarekin batera kartzelakoan. “berrogeita hamar urtera / ezin da heldu ta / elkarri pentsatzen den / dena kontatuta” bukatu zuen bertso bat. Azkenekoa, bertso onenaren saria merezi izan ziona, berriz, hauxe bota zuen:

Pertsona oro dago

osatua jendez,

nik ja zuregan ez dut

lehen beste interes,

baina aurrera segi

dugu berez-berez.

Bi naufrago garela

onartu mesedez,

igeri ez dakitenak

ta itotzen ere ez. (bis)

Alcantarillak, Euskal Herriaren ipar eta hego banaketa gainditu beharra ohartaraziz agurtu zuen Osinalde, behin irabazlearen saria jasotakoan.

Iparraldeko neskatxa horrek

barrenean ze indarra,

egia esan iruditzen zait

nahiko hegoaldetarra.

Mingarriegi iruditzen zait

hori onartu beharra,

eta mendeku izan daitezen

saria ta irribarra,

leku berdina izan artean

hegoa eta iparra

aldarrikatzen segi dezagun

herri bat eta bakarra.

 

Irati Alcantarilla irabazlea: “Bertsoak entzun nahi dituenari kantatzea erraza da”

–Zer moduz joan da saioa?

Ondo. Pertsonalki, nire ustez puntu-erantzunetan balekoa, zortziko handian puntu bat joan zait, baina uste dut zortziko txikian ondo errekuperatu dudala. Egia esan, ez dakit zer moduz ibili naizen, baina nik behintzat barrutik disfrutatu dut. Plaza txoratzeko zegoen. Egia izango da gozatuz gero gozarazten dela, eta oso pozik.

–Osinaldeko giroa ezagutzen zenuen?

Bai, aurreko urtean etorri nintzen lagun batzuk entzutera eta.

–Eta mahaiaren beste aldetik, nola ikusi duzu?

Berriz hasiko nintzateke kantatzen berriro. Lasai aritu naiz. Gainera, afal orduan tenplea hartzen, plaza irakurtzen… aritu naiz. Oso ondo. Hasi naizenean jada nerbio guztiak bota ditut. Publikoak entzun nahi zuen, eta orduan, entzun nahi duenari esatea, oso erraza da.

–Saioa, orokorrean, ona iruditu zaio entzuleari. Zuri ere bai?

Azken aldian pixka bat tokatu zaigu gazte sariketetan ibiltzea. Maila aldetik, eta talde bezala, ez dut esango altuena agian, baina maila ona ikusi dut. Kide guztiek utzi dute zerbait berezia, eta oso ondo, oso pozik.

–Bertsolari bezala, bertso eskolan non ibilia zara? Urruñan, Ziburu aldean edo?

Ez. Orain Xilaba prestatzeko ibiliko gara hor, baina ordutegiekin ezin koadratu ibiltzen naiz, eta Oreretan elkartzen gara gazte batzuk. Hemen parte hartu du baten batek; Josu Ibargurenek kantatu zuen, eta gazte batzuk hor ibiltzen gara, Zamalbide aldean, eta oso gustura.

–Zeini eskaintzen diozu saria, norbait ba al duzu buruan?

Agurrean esan dudana: euskalkiak edo asko markatzen gaitu nonbait, eta “Urruñakoa zara? Baina Urruñakoa guztiz?”sarri entzun behar izaten dut. Muga hori puskatu nahi duten guzientzako da nire azken agurra, saria eta behar den guztia.

389111
389111
389110
389110
389107
389107
389105
389105
389103
389103
389095
389095
389087
389087
389083
389083
389080
389080
389078
389078
389077
389077
389075
389075
389074
389074
389072
389072
389071
389071
389069
389069
389068
389068

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut