Aizkorrin Barrenako kamisetak iritsi dira
Azaroaren 3tik 19ra bitartean jaso ahal izango dira, astearte eta ostegunetan, Izadi Zaleak elkartean. Ezingo dira tailak aldatu.
Aizkorrin Barrenan parte hartu zuten legazpiarrek bihartik aurrera jaso ahal izango dituzte kamisetak, Izadi Zaleak elkartearen egoitzan. Mendi martxaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, azaroaren 3tik 19ra bitartean banatuko dituzte kamisetan, astearte eta ostegunetan, 18:30etik 19:30era.
Eskatutako taila ezingo dela aldatu ere ohartarazi dute.













