Gernikaren aurka hiru puntu lortu ditu Beasainek

Futboleko bigarren federazioko ligaren azken txanpan sartuta, garaipen garrantzitsua lortu du Beasainek, sailkapen nagusian aurrera egiteko balio izan diona.

Partidaren ondoren, garaipena ospatzen. //Argazkia: Martxel Pita

Beasain KE futbol taldeak hiru puntu gehitzea lortu du, Gernika taldearen aurka 3-2 irabazita, etxean, Loinatz zelaian, larunbatean. Garaipen garrantzitsua, ligaren azken txanpan sartuta, atzetik aurrera, sailkapen taulan hamahirugarren postuan jartzen dituena. Momentuz, maila jaitsierako Play Off postuetan daude beasaindarrak.

Hurrengo jardunaldia, Sestao taldearen aurka jokatuko dute, etxetik kanpo, igandean.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa