Ostiraleko bertso afarirako izena emateko epea etzi bukatuko da

Arrikutz Elkartean izango da bertso afaria, Unai Agirre eta Agin Laburu bertsolariekin, 21:00etan.

Gaztaintxota Kultur Elkarteak bertso afaria antolatu du ostiralerako. Arrikutz Elkartean izango da, Unai Agirre eta Agin Laburu bertsolariekin, 21:00etan. Sarrera 30 eurokoa da eta aldez aurretik izena eman behar dute parte hartu nahi dutenek, 619 590 380 mugikor zenbakian. Izena emateko azken eguna asteazkena izango da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa