Gorka Hermosa, Berlineko Bakearen Jaialdian
Ostiralean Berliner Philarmoniker areto ospetsuan jo zuen eta atzo Brandenburgoko Atean
Gorka Hermosa akordeoilariak ostiralean Berlinen egin zen Bakearen Aldeko Jaialdian parte hartu zuen. Hermosak Postdam-eko ganbera orkestrarekin eta beste bi bakarlarirekin jo zuen: Anna Krishtaleva errusiarra eta Radu Ratoi ukrainarra. Kontzertua Berliner Philarmoniker areto ospetsuan izan zen eta Hermosak bere azken obra jo zuen: Peace Dream. Atzo, obra bera jo zuen Brandenburgoko Atearen aurrean.