Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundia Goierrin izango dira bihar
Javier Hurtado eta Iñigo Garciak eskualdeko hainbat txoko bisitatuko dituzte.
Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua eta Iñigo Garcia Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendari berriak bisita egingo dute bihar Goierrira. 10:00ean hasiko da bisita, eta eskualdeko hainbat txoko bisitatuko dituzte, hala nola Zegamako Anduetza Parketxea, Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa eta artzainaren monumentua.

Javier Hurtado iaz Goierrira egin zuen bisitan. / Argazkia: Goierriko Hitza.












