Kuadrillen arteko herri kiroletan parte hartzeko izen ematea zabalik dago
Irailaren 2an izango dira Emaunerre Taldeak antolatutako kuadrilen arteko herri kirolak.
Irailaren 2an kuadrilla arteko herri kirolak izango direla iragarri du sare sozialen bidez Emaneurre taldeak. Goizeko hamarretan hasiko dute eguna kuadrillen arteko herri kirolekin, eta parte hartzeko izen ematea zabalik dago dagoeneko.
14:30ean herri bazkaria izango dute, eta arratsaldeari hasiera emateko Andoni Oilokiegik emanaldia egingo du 16:30ean. 18:30ean, aldiz, Joseto Ta Alaiak elektrotxaranga izango da eguna girotzen, eta egitarauari itxiera Gozategik emango dio, 23:00ean.
Herri kiroletan parte hartzeko zortzi laguneko taldeak egin behar dira, eta behin taldea osatuta, arduradunaren izen abizenak, telefonoa eta taldearen izena adieraziz mezu bat bidali behar da emaneurretaldea@gmail.com helbidera. Mezua bidali ostean 96€ko ordainketa egin behar da taldeko (izen ematea + 8 lagunentzako bazkaria + zapia). Ordainketa ES59 2095 5073 01 1063785298 kontuan egin behar da.
Iaz 18 taldek hartu zuten parte, eta aurtengo erronka langa hori gainditzea dela adierazi dute.












