Zegamako festetako egitaraua, egunez egun
Abuztuaren 23tik 27ra izango dira festak.
Zegamako Udalak aurtengo festetako egitaraua aurkeztu du:
Abuztuak 23, asteazkena, mozorroen eguna:
9:30: Herritarren arteko txirrindulari proba.
11:45: Kuadrillak mozorroturik plazan elkartzea Txorongo txarangarekin.
12:00: Belearen jaitsiera eta pregoia txupinarekin.
14:00: Kuadrilla bazkaria.
17:30: Bolo jokoa herritarrentzat.
18:00: XLIV. Zegamako Futbito Txapelketa Finala.
19:30: Buruhandi eta erraldoien kalejira.
20:15: Mozorroen sari banaketa.
21:00 eta 00:00: Bide Batez taldearekin erromeria.
Abuztuak 24, osteguna, San Bartolome eguna eta gazteen eguna
10:00: Zegamako txistularien goiz eresia.
11:00: San Bartolome ermitatik parrokiara prozesioa herriko txistulari, dantzari eta agintariekin batera. Ondoren, meza nagusia.
12:30: Soka dantza Tobera musika eskolako dantzarien eskutik.
12:45: 2022ko San Bartolome egunetik 2023ko abuztuaren 24 bitartean jaio diren haurrei ongi etorria. Ondoren Tobera musika eskolako dantza taldearen dantza saioa.
12:30 eta 19:00: Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Kultur Etxean (Egunero egongo da ordutegi honetan).
17:00: Apar jaia Kultur Etxeko plazan.
18:00: Pilotari federatuen pilota partidak.
19:30: Buruhandi eta erraldoien kalejira.
19:30: Poteoa Zuttik Elektrotxarangarekin.
21:30: XVII. Gazte Afaria.
20:30 eta 22:00: Muxutruk erromeria.
23:00: Gozategi.
Abuztuak 25, ostirala, umeen eguna
10:00: Urteko hildakoen aldeko Meza San Bartolome ermitan.
11:00: Haur jolasa Kultur Etxeko plazan eta amaitzean sari banaketa.
13:30: Bertsolarien lehen saioa Udaletxeko arkupetan.
17:00: Puzgarriak eliza atzeko plazan.
18:00: Bertsolarien bigarren saioa Udaletxeko arkupetan.
19:30: Buruhandi eta erraldoien kalejira albokariekin.
21:30: Herri afaria.
21:00 eta 00:00: Joselu Anayak.
Abuztuak 26, larunbata
11:00: Herritarren arteko Toka Txapelketa. (Izen ematea 11:00tik 12:30tara).
13:00: Kuadrillak plazan elkartzea Oilarbeltzak trikitilariekin eta kalejira.
14:30: Kuadrillen bazkaria trikitilariekin.
17:30: Kuadrillen poteoa Txantreako Erraldoiekin alaituta.
19:30: Kuadrillen kalejira buruhandi, Txantreako erraldoi eta herriko erraldoiekin batera.
21:00 eta 00:00: Nemus DJarekin dantzaldia plazan.
Abuztuak 27, igandea
10:00: Probintziako bolo txapelketa.
10:00: Elkarteen arteko paella lehiaketa.
11:30: Herri kirolak (Binakako Euskal Pentatloia) Kultur Etxeko plazan.
13:00: Paella lehiaketako sarien banaketa eta ondoren, paella dastaketa.
15:30: Plater tiroa Ibarretako kanteran Karraztarro elkarteak antolatuta.
19:00: Sardina jana eta sagardo dastatzea.
19:30: Buruhandiak herriko plazan Toberna Musika Eskolako trikitilariekin.
22:45: Adio Beleari prozesioaren hasiera.
23:00: Adio Beleari.












