Babarrun denboraldia hasi da gaur

Abuztuko hirugarren azoka izan da gaurkoa, eta besteetan baino jende gutxiago ibili da plaza inguruan. 20 gradu inguru egin ditu goizean zehar, eta jendea normalean baino beranduago hasi da azokara inguratzen.

Asteazken honetan, aipatzekoa da babarrunen denboraldiari hasiera eman zaiola. Babarrun txuri freskoa, potxa, zegoen gaurkoan plazan. Aramako Zurutuza ahizpek ekarri dute.

Iñaki Intxaustik, bestalde, bi kalabaza mota berri ekarri ditu: Gernika kalabaza (luzea) eta Muscat kalabaza (eskuetan duena).

Edurne Jauregi ere berrikuntzekin etorri da: Txikoriarekin. Euro bat eta euro eta erdi artean saldu du bakoitza.

Ahuntz gazta ondua ekarri du, bestalde, Aldaba zaharreko Nikok. 30€an zuen kiloa.

Aurreko asteetan bezala, perretxikoak erosteko aukera ere bazegoen gaur. Onddoen kasuan, 50kg 33€an, 12kg ziza 29€an eta 10kg zizahori, aldiz, 15€an zeuden. Azken hauek, Axunek 15€an zituen 4kg, eta Lasak, aldiz, 30kg 20€an.

Landareen kasuan, berriz, aukera anitza zegoen. Azalorea esaterako, koloretakoak eta lau garai ezberdinetakoak zeuden: Romanescua, lonbarda, udaberriko errepoloa eta kizkurra. Eskarola ere bazegoen. Horretaz gain, borraja, espinaka, pak choia, zerba hori zein berdea eta perrexila ere bazeuden Ordiziako azokan.

Omenaldia Aizpururi
Pasa den asteazkenean etorri zen aurten lehenengoz Ordiziako azokara Errezilgo Mugarrietako Jose Luis Aizpuru. Larunbatean, aldiz, Tolosako azokara bidean hil egin zen.

Ordiziako azokak omenaldi bat egin nahi izan dio, eta plazako eskulturaren atzean sagarrak eta loreak jarri dituzte.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa