Emakumearen presentzia Igartzan bisita gidatua egin dute
16:30ean hasi da Emakumearen presentzia Igartzan izeneko bisita gidatua, Igartzako historiaren parte izan diren emakumeen bizipenak eta ekarpenak ezagutzea ardatz duen bisita gidatua, hain zuzen ere.
Bisita gidatu honetan Monumentu Multzoko eraikin esanguratsuenak bisitatzen dira, baina Igartzako historian protagonista izan diren emakumeak dira ardatza. Horietako bat Maria Lopez de Yarza da, Altzegako jaunaren alarguna; baita Maria de Yarza ere. Hau aurrekoaren hereniloba eta Igartzaren leinuko azkena izan zen. Martina Irizar nor zen ere ezagutzeko aukera izango dute (Igartzako azken errotaria izan zen).
Ermuako Isabel de Lobiano nor zen ere ezagutuko dute bisitariek. De Lobianok oinordetzan jasotako Igartzako Anderea izena zuen, eta bere jabegokoa zen Beasaingo Igartza Monumentu Multzoko dolarea. Sagardoa egiteko lekua zen hasiera batean, eta 1611. urtean ostatu batean bihurtu zuten.
Azkenik, ermintan dagoen margolanaren egilean ere ezagutuko dute: Clara Gangutia.
Bisita gidatuan emakume bakoitzaren bizitza eta Igartzan egin zituzten ekarpenak azaldu dituzte. Horretaz gain, bisitan argi utzi dute “Igartzaren jatorria gizonen eskuetan egon zela, baina denboraren poderioz protagonistak emakumeak izan zirela”.
Maria Lopez de Yarza, Maria Lopez de Yarza eta Isabel de Lobiaoren arteko erlazioa ulertzeko, bisitariei zuhaitz genealogikoa erakutsi diete.
Asteazkenetan (16:30ean) eskaintzen ditu bisita gidatu tematizatuak Igartzak, eta datorren astean bisita gidatu mitologikoa eskainiko dute. Datorren asteko bisita azken bisita gidatu berezia izango da, irailaren 4ean neguko ordutegiarekin hasiko baitira.













