Gaur hasiko dira Itsasoko festak
Gaurtik abuztuaren 27ra izango dira aurtengo Itsasoko festak.
Itsasoko jai batzuetan egindako Herri Kirolak. / Argazkia: Goierriko Hitza Udan, Goierrin, festa garaia izaten da. Dagoeneko jai ezberdin asko ospatu dituzte goierritarrek, baina oraindik ere geratzen dira herri batzuetakoak ospatzeko; Itsasokoak, kasu.
Festei hasiera gaur arratsaldean emango diote eliza atarian egingo duten pilota expressarekin. Gero, herri afaria egingo dute herriko Xuma bikoteak girotuta. Datozen egunei erreparatuz, hau da egitaraua:
Abuztuaren 24a, osteguna:
12:00 Meza nagusia
13:00 Toka lehiaketa herrikoia
18:00 Ume jolasak eta txokolatada
19:15 Sergio magoa
21:00 Zahagi ardoa
22:30 Desgaraian taldearen emanaldia
Abuztuaren 25a, ostirala
16:00 Mus lehiaketa
21:00 Oilasko parrillada
22:30 Alaiki taldearen emanaldia
Abuztuaren 26a, larunbata
16:30 Mendi bizikleta trabesia
19:30 Paella lehiaketa herrikoia
22:30 DJ Etxenike
Abuztuaren 27a, igandea
11:00 Hilerrian meza
12:00 Herriko produktuen azoka Trapalata txarangak giroturik
13:00 Herriko ondareari buruzko emanaldia













