Patata beltza izan da gaurko berrikuntzetako bat
Eguzkiak gogor jo du gaur goizean Ordiziako plaza, baina tenperatura altua ez da aitzakia izan ordiziarrentzat azokara joateko.
Perretxikoen kasuan, gaur goizean, Lasak 40kg zizahori zituen, 20€an, Asun Etxeberriak 4kg 15€an eta Edurne Jauregik 1,5kg 20€an zituzten. Barcinak, aldiz, 2okg zizahori zituen, eta 15€an saltzen zituen, onddoak 29€an (25kg) eta zizak, aldiz, 29€an.
Jauregirekin jarraituz, Kale aza euro batean zuen, patata beltz kiloa, aldiz, 3€an.


Aizpururen postua, martxan
Uda honetan hil zen Ordiziako azokan egoten zen Errezilgo Aizpuru. Lehengo astean omenaldia egin zioten Ordiziako azokan, eta gaurkoan Jose Antonio zenaren Simon anaia eta Josune izan dira postuan.
Bertan, irasagar kiloa 2,5€an, jumbo sagarra 3€an eta Konferentzia madari kiloa 3€an saldu dituzte.















