Agorreko Santikutzetan murgilduta daude legazpiarrak
Sukaldaritza lehiaketan Maitane eta Raul izan dira irabazleak. Kaleak girotzen izan dira Euskal Herriko txoko desberdinetako buruhandi eta erraldoien konpartsak.
Agorreko jaietan murgilduta daude legazpiarrak. Gaurko egunerako egitarau bete-betea dute. Goizean zehar, jai hauetako ekitaldi garrantzitsuenetakoak izan dira. Sukaldaritza lehiaketaren 39. edizioa eta buruhandi eta erraldoien konpartsen kalejira.
Sukaldaritza lehiaketa
Sukaldaritza lehiaketan hamaika taldek parte hartu dute. Guztien artean erabakita, txerri matrailak prestatu behar izan dituzte. Azoka sukalde erraldoi bihurtu da okasiorako, azken urteetan bezala. Partaide guztien artean irabazleak, Maitane eta Raul izan irabazleak, bigarren saria Iratzarri elkartekoentzat izan da eta hirugarrena Buztintegi.
Plazan plater goxoena nork erabaki bitartean, kaleak girotzen hasiak ziren buruhandi eta erraldoiak. Legazpiko taldearekin batera, Euskal Herriko txoko desberdinetako taldeek ere parte hartu dute.
Jarraian, goizak utzitako irudiak:













