Euskal eta nazioarteko dantzak Urretxuko oholtza gainean
Lurra dantza taldekoekin batera, Zuberoako, ipar Mazedoniako, Kazakistango eta Leongo taldeak izan dira dantzan.
Urretxuko Santanastasia jaien atarian, XXXIV. Floklore jaialdia ospatu da gaur, Lurra dantza taldeak antolatuta. Nazioarte mailako taldeek parte hartu dute: Zuberoako Ligi, ipar Mazedoniako Alexandar Turendsev, Kazakistango Group naz dance and theater eta Leongo Grupo folclorico Maragato de val de San Lorenzo taldeek parte hartu dute.