Unai Dominguez motozalearen omenezko festa Lazkaon
Motozale ugari elkartu dira Dominguez omentzera. Egun osoko egitaraua antolatu dute.
Unai Dominguez motozaleari omenaldia antolatu dute gaurko, Lazkaon. Goizean, Lazkaotik abiatuta motorrean ibilaldia egin dute Goierrin barrena, Gabiriako Korta jatetxean gelditxo bat eginez. 80 inguru moto elkartu dira. Lazkaora bueltan, poteoa eta bazkaria egin dute plazako pilotalekuan. 170 pertsona inguru elkartu dira bazkaltzeko. Kontzertuak eta moto ikuskizuna.
Arratsaldean, berriz, Delio rock heavy metal taldearen kontzertua izango da. Jarraian, herriguneko kaleetan, motoekin akrobaziak egingo dituzte gurpilak eztanda egin arte.
Unai Dominguez lazkaotarra 2020ko urtarrilean hil zen, Beasainen izandako moto istripu batean. 33 urte zituen.













