Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Zeraingo Azoka Ekologikoan jende ugari eta giro «bikaina»

Zerain
Ekonomia

Goierriko hamabostaldi ekologikoari hasiera eman zaio. Tailerrak, azoka eta giro «bikaina» Zeraingo Azoka Ekologikoan gaur goizean zehar.

2023/09/17
Maider Insausti

Zeraingo frontoi estalian mugimendu izugarria izan da gaur goizean zehar. Une oro lepo beteta egon da azoka, batez ere, eguerdiko 12ak aldera ibili da jende gehiena. Batzuen eta besteen testigantzak jasota, argi dago guztiek «giro ederra» nabaritu dutela frontoi hartan eta goiz «polita» izan dela. Saltzaileen arabera «oso berezia» izan ohi da Zeraingo Azoka Ekologikoa eta «gogoz» zeuden horretarako. Salmenten gehiengoa «eguerdiko 12:00ak eta 13:00ak bitarte» egin dutela adierazi dute parte batek.

Azokara gerturatu direnak ere «gustora» egon dira azokan. Batzuk janaria erosteko aprobetxatu dute, izan barazki mota desberdinak, fruta, ogia, gazta edota gozoren bat edo beste. Beste batzuk, aldiz, eskuz egindako belarritako, lepoko zein bestelako osagarriak erosi dituzte.

Haurrentzat ere izan da tokia azokan. Gailetak egiteko tailerra izan dute eta hainbat eta hainbat haurrek hartu dute parte bertan. Egindako gailetak jateko aukera izan dute, baita hauek etxera eramatekoa ere. «Pozik» geratu dira emaitzarekin.

Hurrengo egunetan

Goierriko Hamabostaldi ekologikoa hasi besterik ez da egin, eta datorren egunetan ere hainbat ekintza izango dira herri desberdinetan. Irailaren 20an familientzako sukaldaritza tailerra izango da, Lazkaoko Biziola Fabrikan. Parte hartzaileak ekoizleekin elkarlanean arituko dira bertan. Irailaren 23an, berriz, Itsasoko Haristizabal baserrira bisita izango da. Segurako Zopazokan, irailaren 28an, zure platerean hasten da mundua dokumentalaren proiekzioa izango da. Urrian ere beste pare bat ekimen izango dira. hamabostaldiari amaiera emateko,  urriaren 4an eta 7an.

_MG_9917

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut