Harrikalari txapelketa Haritz Maizek eta Amaia Eskisabelek irabazi dute, iaz bezala. Orain arte hasieratik erabili izan duten harri berezia hautsi egin da, eta txikiago batekin jarraitu behar izan dute. Herri jokoen eta otorduen eguna da gaurkoa ormaiztegiarrentzat.
Lazkaoko Erraldoi eta Buruhandi Konpartsak kalejira egin du gaur eguerdian, San Migel bigarrena ospatzeko. Gauean zezen suzkoak aterako dituzte, lehenengo aldiz.
Kaleko entzierro bat hesitik ikusten ari zela, zezen batek lepoan sartu zion adarra, asteazkenean. Bi egun larri egon ondoren, ostiralean hil zen 60 urteko gizonezkoa.
Xendapedalak mendi bizikleta martxaren laugarren ekitaldian 125 lagun irten dira. Bi ibilbidetan, Legorreta eta inguruko basoak eta mendiak ezagutuko dituzte.