Bealaken errelebo lasterketa bideoan
850 haur baino gehiagok parte hartu dute gaur egin den haurrentzako errelebo lasterketan, Igartzako Monumentu Multzoan.
Errelebo puntuetako bat, gaur, Beasainen.//Argazkia:Laida Goiburu Bealakek antolatutako haurrentzako errelebo lasterketa egin da gaur goizean, Beasainen, Igartza Monumentu Multzo aldean. Hamabigarren errelebo lasterketa izan da. Goierri beheko eskola kirolaren hasiera ekitaldia izaten da, eta jende ugari biltzen du, haur eta guraso. Hamalau ikastetxek parte hartu dute. 213 taldetan, 850 lasterkari ibili dira erreleboan korrika.














