Ordiziako ehun Probak liburu bakarrean
Aurkeztu dute Ordiziako Probaren ehun edizioak biltzen dituen liburua, gaur, udaletxean. Herriaren garapena ere islatzen du lanak. 1922an jokatu zen lehendabiziko Ordiziako Klasikoa.
Argazkia: Ordiziako Udala Gaur egin dute Ordiziako Txirrindularitza Probaren ehun edizioak biltzen dituen liburua, udaletxeko batzar aretoan. Bertan elkartu dira Txapel Gorri elkarteko ordezkariak, Adur Ezenarro Ordiziako alkatea, Iñaki Azantza liburuaren egilea eta Patxi Garmendia itzultzailea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak. Zenbait txirrindulari zein txirrindulari ohik ere parte hartu dute, besteak beste, Abraham Olanok, Marino Lejarretak, Gorka Izagirrek edota Joseba Belokik.
Ordizian egiten den proba izan arren, nazioartean ere oihartzun handiko proba dela azpimarratu dute, punta-puntako txirrindulariak biltzen dituena. Aurten, uztailaren 25ean, 100. edizioa egin zen. Lehenengo proba 1922an jokatu zen. Probaren garapena eta urte ezberdinak islatzeaz gain, herriaren eboluzioa ere azaltzen du liburuak.
Liburua Larratxan, Amonanen eta D’elikatuzen erosi daiteke, 25 euroan. Lasterketako babesleentzat 20 euro dira. Euskaraz eta gazteleraz argitaratu dute.














