
Ordizia Rugby Elkarteak 50 urte bete ditu gaurko egunez, eta kirol lehiarako ez ezik, ospakizunerako eta omenaldiak egiteko eguna izan da. Ampo Ordiziak galdu egin du Cisnerosen aurka (19-38), eta ezin izan du Altamirako festa eguna borobildu.

Bertatik Bertara azoka egin dute gaur Legazpin GUNE elkarteak antolatuta, zortzi ekoizleren produktuekin. Burruntzian erretako txekorrak piztu du arreta gehien.

Jon Elortza, Ana Ramos eta Joxemari Apaolatza kirol kazetariak Arriarango Intxaurpe elkartean izan dira haien lanbideaz hitz egiten.

Bihar goizaldeko 03:00etan, urriko azken igandearekin, neguko ordutegia abiatuko da, eta ordularia ordubete atzeratu beharko da.

