Garmendia 25.Aralarko Gazta Txapelketako irabazlea eta Mendizabaldarrak 28.Mondeju Lehiaketakoak
Zaldibiako Ardiki egunean 25.Aralarko Gazta Txapelketa eta 28. Mondeju lehiaketa jokatu dira. Gaztagile guztien artean Joxe Antonio Garmendia gailendu da eta mondejugileen artean, berriz, Mendizabaldarrak.
Ardiki eguna ospatu dute gaurkoan Zaldibian, beste urte batez. Gazta eta Mondejua izan dira gaurko protagonistak, izan ere, bi lehiaketa izan dira Ardiki egunaren baitan: 25. Aralarko Gazta Txapelketa eta 28.Mondeju lehiaketa. Izan gazta zein mondejua oso ezagunak dira biak ala biak Zaldibian, batez ere mondejuak, izan ere, Zaldibiako mondejuek ospe berezia izan dute beti Euskal Herri osoan zehar. Azoka ere izan dute bertan, eta adierazi dutenaren arabera, gainera, inoiz baino eskaera gehiago jaso dituzte azoka jartzeko.
17 gazta desberdin izan dira gaurko lehiaketan eta 20 mondeju zuri desberdin. Hala ere, parte hartzaile guztien artean modalitate bakoitzeko 3 izan dira sarituak. Gaztaren kasuan, Garmendiak eta Iztuetak, eraman dituzte lehenengo bi sariak eta mondejuen kasuan, aldiz, mendizabaldarrak gailendu dira. Atzetik Maixabel Urkola eta Joxe Ramon Irastorza izan dituzte, bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren.













