Megaron Chamber Choir abesbatzak kantatuko du Igartza musika zikloan

Nazioarte mailan sari ugari irabazi dituzte abesbatzen lehiaketetan. Loinazko San Martin basilikan izango da kontzertua, 18:30ean.

Megaron Chamber Choir abesbatza

Igartza Musika Zikloko hamaseigarren kontzertua izango da igandean. Megaron Chamber Choir (Eslobenia) izeneko abesbatzaren txanda izango da. Loinazko San Martin basilikan egingo dute kantaldia, 18:30ean hasita. Ideia erritmiko eta melodiko berritzaileetan oinarritzen den ganbera abesbatza da. Melodiek kantu gregoriano eta esloveniar musika folklorikoko sustraiak adierazten dituzte. Sari ugari irabazitakoak dira, bai Esloveniako bai nazioarteko hainbat abesbatza lehiaketatan. Tolosako 54. Abesbatza Lehiaketan parte hartu dute aurten.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa