Pablo Perez urretxuarrak irabazi du aldundiaren 2024ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa
Pablo Perez urretxuarrak irabazi du aldundiaren 2024ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa. Carlos Mediavilla eta Aitor Agirrezabal urretxuarren argazkiak ere egutegirako aukeratu dituzte. Mediavillarena uztailekoa izango da eta Agirrezabalena azarokoa. Sari banaketa gaur izan da. Irabazleak 1.000 euro jaso ditu eta gainontzeko hamabi hautatuek 250 euro. Aldundiak egutegiaren 40.000 ale banatuko ditu urte amaieran, aldundian bertan eta lurraldeko hainbat tokitan.
Aurtengo deialdian gipuzkoarren kirolzaletasuna eta kirolaren balioak islatzea izan da helburua eta 479 argazki jaso dira. Perezen argazkiko protagonistak lokaztutako errugbi talde bat eta haur bat dira.













