Barroko Aire XXXVIII. Jaialdia hasi da
Barroko Aire XXXVIII. jaialdiari hasiera eman diote gaurkoan Ordizian, The three ravens taldearen kontzertuarekin.
35.edizioa du aurtengoa Ordiziako musika barrokoaren jaialdiak, Barroko Aire jaialdiak. Gaur hasi da eta azaroko igandeetan arratsaldeko 18:30etan emanaldi bana egongo da Ordiziako parrokian, musika barrokoa erdigunean jarriz.
Jaialdiari hasiera eman dion taldea The three ravens taldea izan da. Kontakizun musikatu bat da haien ikuskizuna, 1611ko Thomas Ravenscroft-en Melismata liburuan argitaratutako abesti herrikoi bat abiapuntu harturik egina. Hiru taldekidek osatzen dute The three ravens: Ana Camilo (ahotsa eta narrazioa), Amaia Blanco (kontrabaxua) eta Arrate Zubigarai (klabea). Giro lasaia eta goxoa nagusitu da parrokian, klabearen eta kontrabaxuaren soinu leunarekin eta Camiloren ahotsarekin.
Hurrengo asteetan Musbika Ensemble, Expressio akordeoi duoa eta KUP taldeak izango dira Ordiziako musika barrokoaren jaialdian.














