Gaintzan bertso afaria egingo dute ostiralean
Maddi Aiestaran beasaindarra eta Aratz Igartzabal gabiriarra ariko dira bertsotan.

On Bide elkartean bertso afaria izango da, ostiralean, San Martin ospatzeko. Afaria 20:30ean hasiko da. Helduek 15 euro eta haurrek 7 ordaindu behar dute. Menuan, hirugiharrea, txorizoa eta gaztainak izango dira. Izena emateko azken eguna azaroaren 8a, asteazkena, da.
Afal ondoren, Maddi Aiestaran beasaindarra eta Aratz Igartzabal gabiriarra ariko dira bertsotan.

On Bide elkartea, Gaintzan. /Aimar Maiz