Mendizale finenak saritu ditu Aizkorri Mendizale Elkarteak
Aizkorri Mendizale Elkarteak urtean zeharreko irteera gehienetan parte hartu duten gaztetxoak dira omenduak.

Sarituak izan ziren gaztetxoak. // Aizkorri Mendizale Elkartea
Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak Finalista Eguna ospatu du asteburuan. Azken urtean elkarteak antolatutako irteera gehienetara joan diren gaztetxoak omendu zituzten. Ondorengoak izan ziren omenduk: Sei irteerekin berdinduta, Martin Rodrigo eta Liher Zaballos; bost irteerekin, Oier Imaz eta Lierni Rodrigo; eta lau irteerekin, Garazi Zaballos. Irteeraren baten parte hartu duten haurrak ere sari. Garinen egin zuten sari banaketa, Beasaingo herrigunetik Murumendira txangoa egin ostean.

Finalista Eguneko partaideak. // Aizkorri Mendizale Elkartea