Olentzerok 2023ko lehen bisita egin du Anduetza parketxera. Dozena bat haur zain zituen. Kontu kontari ibili dira, opariak eskatu dizkiote eta taloak egiten ikasi dute; baita probatu ere

Olentzero Zegaman ikusi dute gaur. 11:15 aldera, Anduetza parketxera jaitsi da. Dozena bat haur zain zituen han. Sekulako ilusioa egin diete ia urtebeteren ondoren elkar ikusteak eta begiak zabal zabalik eta belarriak erne kontu kontari aritu dira. Olentzerok ikatza nola egiten duen irakatsi die haurrei, baina urte osoan oso zintzoak izan direnez, aurten ikatz gutxi banatu beharko duela dirudi. Haurrek opariak eskatu dizkiote. Gutunak ere eman dizkiote, ahaztu ez dadin, eta marrazkiren bat ere bai. Bukatzeko, taloak egiten ikasi dute. Probatu ere egin dituzte.
Bisita gehiago egingo dituela zin egin du Olentzerok. Bihar eta datorren asteburuan ere jaitsiko da Anduetzara. Abenduan, sei bisita egingo ditu: 2an, 6an, 8an, 9an, 10ean eta 16an. Eguneko hiru saio egongo ditu: 10:00etan, 11:15ean eta 12:30ean. 6,50 euro ordaindu beharko du haur bakoitzak, taloa barne