Adur Ezenarro da Goiekiko presidente berria

Ordiziako alkatea izango da Goiekiko administrazio kontseiluko lehendakaria 2023-2027 agintaldian. Gainontzeko karguak ere izendatu dituzte.

Goiekiko administrazio kontseilua osatzen duten hautetsiak, azaroaren 13an egindako batzarrean. // Argazkia: Goieki

Joan den astelehenean, azaroaren 13an, egindako batzarrean izendatu zuten Goieki Garapen Agentziako administrazio kontseilu berria. Goierri beheko hiru herri nagusienek txandaka hartzen dute lehendakaritza, eta 2023-2027 agintaldirako Ordiziak hartu dio lekukoa Beasaini. Horrenbestez, Adur Ezenarro Agirre (EH Bildu) izango da Goiekiko presidente datozen lau urteetan.

Lehen presidenteordea Leire Artola Ugalde Beasaingo alkatea (EAJ) izango da, eta bigarren presidenteordea Kepa Zubiarrain Erauskin Lazkaoko alkatea (EAJ). Idazkari, berriz, Joseba Iztueta Dorronsoro izendatu dute, Gabiriako zinegotzia (Independentea).

Zazpi bokal ere izendatu dituzte, lau EH Bildukoak dira, eta EAJko, PSE-EE eta Ordizia Oraineko bana. Goierriko udaletan ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiak daude hortaz ordezkatutako Goiekiko administrazio kontseiluan, Goiekiko estatutuek jasotzen duten aniztasun politikoaren printzipioa betez.

KARGUA IZENA ALDERDIA HERRIA
Presidentea Adur Ezenarro Agirre EH Bildu Ordizia
1.Presidenteordea Leire Artola Ugalde EAJ Beasain
2.Presidenterdea Kepa Zubiarrain Erauskin EAJ Lazkao
Idazkaria Joseba Iztueta Dorronsoro Independentea Gabiria
Bokalak Hasier Agirre Elkoroberezibar EH Bildu Beasain
Bokalak Iñaki Alberdi Iparragirre EH Bildu Idiazabal
Bokalak Ioritz Berra Juaristi EH Bildu Zaldibia
Bokalak Egoitz Apaolaza Goena EH Bildu Segura
Bokalak Aitziber Meabe Sorazu EAJ Legorreta
Bokalak Eva Alvarez Atanes Euskal Sozialistak Beasain
Bokalak Miren Alazne Sukia Galparsoro Ordizia Orain Ordizia
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa