EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Ostadarren Mendi Astea: atzo Idoia Rubial eta Maite Zumarragaren emanaldia, gaur Udalaitzi buruzko dokumentala

Ostadar taldearen Mendi Astea abian da. Astelehenan Juan Mari Gabilondok Euskal Herriko mendiak emanaldia egin zuen eta atzo Idoia Rubial zumarragarrak eta Maite Zumarraga gasteiztarrak Shukran, bizitzari mila esker (argazkian). Gaur (asteazkena), Arrasateko Besaide mendi taldeak Udalatx filma eskainiko du Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Emanaldia 19:30ean hasiko da. Biharko hitzaldi bat antolatu dute. Luix Mari Zulaikak Mendizaletasunaren onurak gizartean hitzaldia egingo du, 19:30ean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Ostiralean, hilaren 27an, Ostadar mendi taldeak batzar orokorra egingo du. 19:30ean izango da, Zelai Arizti kultur etxean. Bukatzeko, iganderako mendi ibilaldia antolatu dute. Ataungo Erreketeen Bidea egingo dute. Ondoren, elkarrekin bazkalduko dute.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa