Tenislari idiazabaldarrak 25k Heraklion txapelketa irabazi du asteburuan.

Ane Mintegi tenislari idiazabaldarrak 25K Heraklion txapelketa greziarra irabazi du. Atzo jokatu zuen finala, Cristina Dinu errumaniarraren aurka. Bi setetan menderatu zuen: 6-2 eta 6-3. Are, Mintegik txapelketa osoan ez du set bakar bat ere galdu.