'Futbolistok' bakarrizketa egingo du Zuhaitz Gurrutxagak Araman, ostiralean
18:30ean izango da, Iriarte aretoan. Realean jokatu zueneko pasarteez eta pairatutako nahasmendu obsesibo konpultsiboaz ariko da, umoretik.
Zuhaitz Gurrutxaga telebista aurkezle, umoregile eta futbolari ohiak ‘Futbolistok’ bakarrizketa egingo du ostiralean Araman. Lehen mailan jokatu zuen Gurrutxagak Realean, eta gorengo mailako presiopean, nahasmendu obsesibo konpultsibo bat garatu zuen. Futbolaz eta buruko osasunaz ariko da, bere esperientziatik eta umoretik. 18:30ean izango da saioa, Iriarte aretoan, doan.













