Jokin Gabilondok Realaren aurka jokatuko du Kopan
Realak Malagaren aurka jokatuko du Kopako final hamaiserenetako kanporaketa. Malaga taldean Jokin Gabilondo urretxuarrak jokatzen du. Gabilondok Realaren bigarren taldean jokatu zuen iaz arte eta lehen denboraldia du Malagan. Beraz, bere klub ohiaren aurka jokatuko du. Partida urtarrilaren 6an edo 7an jokatuko da, Malagan.













