San Silbestre eguneko kros mistoa
Plazaola Urola triatloi klubak San Silbestre eguneko kros mistoaren 6. edizioa antolatu du. Parte hartzaileek 2,5 kilometroko bi itzuli egingo dituzte. Lasterketa 17:30ean hasiko da. Klubak bi helburu bete nahi ditu: lasterketa parekidea izatea, emakumearen parte hartzea indartuz, eta aurreko urteetan izan duen izaera herrikoia mantentzea. Izen ematea, egunean bertan egin daiteke 10 euro ordainduta eta aldez aurretik egin nahi duenak www.herrikrosa.eus webgunean 8 euroren truke. Lasterketa ondoren, zozketa oparoa egongo da parte hartzaileentzat.
Kros mistoaren berri zabalagoa izateko, sakatu hemen.













