Urteko azken egunean mendi ibilaldia egingo dute Zumarragan
Aurten ere, abenduaren 31n San Silbestre mendi ibilaldia ospatuko da Zumarragako Udalak antolatuta. Bi ibilbide izango dira. Luzeari dagokionez, mendizaleak 08:30ean abiatuko dira Zumarragako Euskadi plaza. Agiña-Oleta-Oñamendi-Samiño-Izazpi-Beloki ibilbidea egingo dute: 21 kilometro inguru. Ibilbide motzekoak 10:00etan irtengo dira toki beretik eta zuzenean Izazpiko tontorrera joango dira. Eguraldia lagun badute, 11:45ean taldeko argazkia aterako dute Izazpin. Parte hartzaileek Arkaitzeta elkartean doako hamaiketakoa egiteko aukera izango dute.













