Alaitasuna errondaila, Argixao adinekoen egoitzan
Abenduaren 30ean Legazpiko Alaitasuna errondailako kideek Zumarragako Argixao adinekoen egoitzan kontzertua egin zuten. Helburua bertan bizi direnei Gabonak alaitzea zen eta, adinekoek gaztetatik ezagutzen dituzten kanten eskutik, helburua lortu zuten.














