Bruneten XIX. mendeko Goierriko argazkien erakusketa Lazkaon jarri du Lemniskatak

Inoiz argitaratu gabeko eskualdeko argazki zaharrenak dira, Jose Brunetek ateratakoak. Lazkaoko kultur etxean, urtarrilaren 19ra arte egongo da bilduma.

Bruneten lehen bildumaren erakusketa 2021eko abenduan antolatu zuen Lemniskatak, herrika berizita orduan./Aimar Maiz

Lemniskata Goierriko zientzia sareak Lazkaon jarri du XIX. mendeko II. Brunet bilduma argazki erakusketa. Astelehenean ireki zuten, eta urtarrilaren 19ra arte edukiko dute, kultur etxeko aretoan. Bisitatzeko ordutegia 16:30etik 19:00etara da. Jose Brunet Berminghamek XIX. mendean ateratako Goierriko argazki ineditoak dira, Lemniskatak eta Martin Garciak iaz argitaratutako bigarren libururako baliatu zituztenak.

Bruneten lehen bildumaren erakusketa 2021eko abenduan antolatu zuen Lemniskatak, herrika berizita orduan./Aimar Maiz

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa