Nahia Garridok zilarrezko domina lortu du Suitzan
Genevako nazioarteko challengean parte hartzen ari da
Nahia Garrido igerilari urretxuarra Genevako (Suitza) 57. nazioarteko challengean parte hartzen ari da, Espainiako Federazioarekin. Atzo bizkar igeriketako 200 metroko proba jokatu zuen. Goizean finalera sailkatzea lortu zuen eta arratsaldean jokatu zen finalean bigarren postuan sailkatu zen. Bihar, 10:15ean, bizkar igeriketako 100 metroko proban parte hartuko du.













