Musti Taldekoak, bost egun Vigon Realarekin
Realak ligako partida jokatu zuen larunbatean Vigoko Celtaren aurka eta gaur Kopakoa jokatuko du talde beraren aurka. Musti Taldeko Ines Ugartemendia, Ramon Zufiria, Javier Segura, Antonia Mateos eta Iñaki Ruiz de Egilaz Vigora joan ziren ostiralean Realaren partida ikustera eta iritsi berritan Kopan talde beraren aurka jokatzea tokatu zitzaiola jakin zuten. Hala, egonaldia luzatzea erabaki zuten. Bost egun emango dituzte bertan.
Larunbatean Realak Galizia Txuri-Urdin eta Eibarko Errealzaleak Realaren lagun taldeekin eta Celtaren Movidas Celestes eta Centolos Celestes lagun taldeekin bazkaldu zuten. Atzo Realaren entrenamendua ikustera joan ziren eta hainbat jokalarirekine eta entrenatzailearekin argazkiak atera zituzten.
Musti Taldeko beste bi kide ere, Emilio Hernandez eta Maribel Zabala senar-emazteak, Vigon daude.
















