Lazkaon otsaileko euskararen ihes-gela erreserba daiteke
Otsailaren 23tik 25era egongo da escape room jokoaren kamioia Lazkaon. Euskara du gaitzat '17. logela' ekimenak.
Euskarazko ihes-gela edo escape room bat ekarriko dute otsailaren 23tik 25era bitarterako Lazkaora. Hiru egunez, plazan egongo da kamioia, eta 17. logela izenburudun asmakizunak gaindituz aurkitu beharko dute parte-hartzaileek (16 urtetik gora) labirintoko irteera.
Bost laguneko taldean jolastu ahalko da ihes-gelan, eta txanda antolatuko dituzte ostiral arratsaldean, (17:00-21:00), eta larunbatean eta igandean (10:00-14:00 eta 17:00-21:00). Sarrera doan da, baina erreserba egin behar da aurrez euskarazbarrabarra.eus webgunean.
Lekua badago oraindik
Ostiraleko txandak dagoeneko hartuta daude, baina larunbatean eta igandean hainbat ordu libre daude. Saio bakoitzak 40 bat minutuko iraupena du.
Eusko Jaurlaritzak Euskaraz barra-barra egitasmoan sustatutako ekimena da 17. logela.














