‘Azken galdera amari’ liburua aurkeztuko dute Zegaman
Manex Begiristain Azpeitian egin zuen liburuaren aurkezpenean.Aitziber Arzallus / Uztarria Manex Begiristain azpeitiarrak Azken galdera amari liburua aurkeztuko du otsailaren 15ean Zegaman. Haurrekin heriotzaren gaia eta dolua landu ditu Begiristainek liburuan, esperientzia pertsonal batetik abiatuta. Mirari Sagarzazuren ilustrazioek osatu dute kontakizuna.
“Orain dela 6 urte, bikotearen heriotzak, nire bizitzako oinarri guztiak erauntsi zituen. Dolu prozesuari esker, bizitza berri bat eraikitzen hasi nintzen. Eta ipuin hau, heriotzaren oihala kentzeaz aparte, bizitzari heltzeko saiakera bat dela esango nuke. Ama galdu duen haur baten erresilientziaren aldarria, zinez”, dio Begiristainek.
Begiristain bera Zegaman izango da otsailaren 15ean, 18:00etatik aurrera kultur etxean. Heldu zein haurrei zuzendutako aurkezpena da, baina haurrak heldu batek lagunduta joatea gomendatu dute. Aurkezpenera joateko, aldez aurretik izena eman behar da, liburutegia@zegama.eus helbidera idatzita edo astelehenetik ostiralera 16:30etik 18:30era 943 80 21 37 telefonora deituta. Izena emateko azken eguna otsailaren 13a izango da.













