Bonolotoaren 400.000 euro pasako sari bat saldu dute Beasainen
Beasaingo Jon liburu dendako Jon Aranburu, sari nagusiaren kartela jarri berritan.Loinaz Agirre Beasaingo Nafarroa Etorbidea kalean dagoen Jon liburu dendan 413.669 euroko sari bat saldu dute. Atzo egin zen zozketan, Lehen mailako (sei zenbaki asmatuta) hiru asmatzaile egon ziren, horietako bat Beasainen. Dendako arduradun Jon Aranburuk gaur goizean jarri du dendan kartela.













