Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa gaur, Mutiloan

Martxan da Euskal Herriko 25. mus txapelketa eta hasiak dira herrietako kanporaketak ere. Gaur, ostirala Mutiloan jokatuko dute kanporaketetako bat, 22:00etan Txerri Gorri elkartean.
Partidak lau erregetara jokatuko dira, partida bakoitza sei hamarrekotako hiru jokoz edo ustelez osatuta egongo da. Sariak egongo dira lehen eta bigarren sailkatuentzat:
- 1. saria: arkume bat eta ondutako 2 ardo botila (Mutiloako Udalak eskainita).
- 2. saria: Mutiloako ostatuan bi pertsonentzako eguneko menua (Mutiloako ostatuak eskainita).
Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du izena ematerako orduan. Izena, 21:30etik 22:00etara eman daiteke Txerri Gorri elkartean bertan.