Altsasuko inauterietara irteera antolatu du Goiztiri AEK-k

Asteartean izango da irteera, Momotxorroak ikusteko. 943889174 zenbakira deitu behar da izena emateko.

Altsasuko Momotxorroak.Guaixe

Ordiziako Goiztiri AEK euskaltegiak Altsasuko inauterietara irteera antolatu du astearterako, otsailaren 13rako. Momotxorroak ikusteko txangoa izango da. Autobusa 17:30ean irtengo da Ordiziako tren geltokitik, eta buelta 20:00ak aldera egingo dute. Edozein herritarrek parte hartu dezakete, ez dago euskaltegiko ikaslea izan beharrik. Izena emateko Goiztiri AEKra deitu behar da, 943 889 174 zenbakian.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa